Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Unai Mendizabal, Amets Arzallus, Amaia Agirre eta Alaia Martin, Zizurkilen abuztuaren 15ean. Hara Maialen Lujanbiori jarritako gaia, beste bostak zirikatzeko: “Ez dugu aitortzen, baina denok gara turista motaren bat, eta Maialen, zure atzeko bostak ere bai. Bost objekturekin lotuta, turista motak zehaztuko dizkizut: pioleta, alkandora hawaiarra, selfirako makiltxoa, modan jarriko omen den Albaniako gida, eta, “hemen baino hobeto inon ez” lema idatzia. Identifikatu objetu bakoitza atzeko horiekin”.