* Amaia Agirre eta Alaia Martin:
Gaia: "Orain pare bat aste, sare sozialetan bideo bat zabaldu zen: Eibarko herritar bat, gizonezko heldu bat, baserritarra, udalbatzan alkatearen aurrean kexatzen ari zen, hala moduko gaztelanian. Barrerako eta txantxarako eman du sare sozialetan, bere gaztelaniazko hizkeragatik. Zuei zer gogoeta eragin dizue?".
* Andoni Egaña eta Amets Arzallus:
Gaia: "Lankideak zarete, supermerkatu batean. Andoni azken urte eta erdian ez da agertu lanera, aldakako mina, gerrikoa, hernia… Ezkontza batean topo egin duzue, eta Andoni Ametsi hor hasi zaio hemengo eta hango mina duela esanez. Baina handik gutxira, Ametsek Andoni “Pakito txokolatero” dantzatzen ikusi du".
* Maialen Lujanbio, Amaia Agirre eta Unai Mendizabal:
Gaia: "Maialen eta Amaia bi amona zarete eta egunero kafea hartzeko geratzen zarete; gustukoa duzue zuen kontuez hitz egitea, eta tartean sexuaz. Lagun baten lagunak esanda, klitori xurgatzaile satisfyerra erosi eta probatu zenuten, eta gaur hartaz hitz egiteko geratu zineten. Gaur, Maialen Unai ilobarekin etorri da, txokolatezko batidoa jaten ari da zuekin. Biok ezin diozue kontatzeko gogoari eutsi, eta metaforekin saiatzen ari zarete, iloba enteratuko ez delakoan”.
* Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus:
^Gaia: “Azken egunetan albiste izan den eta munduko izarra den bati eskua eman zion Maialenek behin. Asko zabaltzen ari da Maialenek Messiri eskua eman zenionekoa. Bada, Amets, Messi izango da; aste hasieran Maialeni deitu egin dio, taldeaz aldatu ala ez, erabaki hartu aurretik”.
* Amaia Agirre:
“Puntuak jarrita, bost bertso, umorea eta feminismoa uztartzen dituen Señora sariketako aurtengo irabazlea dela eta”.
* Maialen Lujanbio eta beste bostak:
“Ez dugu aitortzen, baina denok gara turista mota bat, atzeko bostak ere bai. Nik hemen bost objekturekin lotuta, turista motak zehaztuko dizkizut: pioleta, alkandora hawaiarra, selfirako makiltxoa, modan jarriko omen den Albaniako gida, eta, “hemen baino hobeto inon ez” lema idatzia. Identifikatu bakoitza”.
* Igotz Alkortari aitortza:
Igotz Alkorta kazetari eta gai jartzaileari esker oneko oroigarria eskaini zioten Jai Batzordeko kideek, Zizurkilen hogei urte baitarama lanbide horri helduta.
* Sei bertsolarien azken agurra, Igotz Alkorta gogoan hartuta: