"Melo" protagonista duen komiki-liburuaren aurkezpena egin dute Iraitz Lizarraga eta Izaro Lizarraga egileek. Plaza haurrez bete, eta, goiz pasa bikaina izan dute. Haurrek Melo eta Iraitzekin batera, dantzatzen, kantatzen eta saltoka eman dute goiza, eta bien bitartean, Izaro ilustratzaileak melo marrazten jardun du. Amaieran, haurrek euren marrazkiak eta istorioak sortzeko tartea izan dute.