"Melo" protagonista duen komiki-liburuaren aurkezpena egin dute, Iraitz Lizarraga eta Izaro Lizarraga egileek. Plaza haurrez bete dute, eta goiz pasa bikaina izan dute. Haurrak Melo eta Iraitzekin batera, dantzatzen, kantatzen eta saltoka pasa dute goiza, eta bien bitartean, Izaro ilustratzaileak melo marrazten jardun du. Amaieran haurrek euren marrazkiak eta istorioak sortzeko tartea izan dute.