Aspaldiko lehen bokata afaria

Aiurri 2021ko ira. 10a, 09:06

Bokadillo afaria aurrera atera da Zizurkilen. Ekintzaren aurretik, kuadrillaka izena eman behar zen mahaia lortzeko eta segurtasun arauak betetzeko. Ondoren, norberak bere afaria hartu, bokadilloa kasu honetan, eta gozatzea egokitzen zen. Herri afaririk ez egon arren, zizurkildarrek ez dute afariaz gozatzeaz utzi eta egoera berrietara moldatzen dakitela erakutsi dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!