Bihar, hilarten 29an "mintzapoza tonbola" egingo da Joxe Arregi plazan, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Mintzalagun proiektua zer den jakinaraziko da bertan, herrian talde batzuk badaudela adieraziko da eta euskaldun zahar zein berriak proiektuan parte hartzera animatuko dira. Gainera, izena eman nahi duenak aukera izango du horretarako. Gurutzegrama bat emango zaie mahaira gerturatzen diren guztiei, eta betetzen duten guztiei boleto bat emango zaie, doan. 70 sari banatuko dira, horien artean: 2 lagunentzako gaua nekazalturismo batean, poltsak, kantinplorak...