Disko berria, hurrengo urteari begira

Mikel Arberas 2021ko urr. 16a, 09:00

Meliora taldea singlearen grabaketa lanetan.

Meliora rock, rock gogorra eta heavy metal musika lantzen duen taldea da. 2018an sortu zuten musikari gazteek; Ivan Ropero bateria-jolea, Iñaki Mujika abeslaria, Jokin Iraola baxua eta Markel Galarraga gitarra-jolea.

Hasteko, zein musika mota egiten du Meliora taldeak eta nola definituko zenukete?

Meliora taldeak musika ezberdina lantzen du; rock-aren, rock gogorraren eta heavy metalaren nahasketa moduko bat egiten dugu, izan ere, taldekide bakoitzak bere gustuak ditu eta guztiok identifikatzen gaituen zerbait egin nahi genuen. 

Zer da Meliora?

Meliora izena Ghost taldetik dator, zehazki, doom metala lantzen duen suediarren album batetik. Horrez gain, latin jatorriko hitz horrek esanahi sakonagoa du: hobea den zerbaiten bila joateko ekintza. 

Nola sortu zenuten musika proiektu hau?

Markel eta Ivan taldekideok beste musika talde batean jotzen genuen eta, proiektua geldirik zegoela ikusi genuenean, beste gauza batean murgiltzea otu zitzaigun. Hori dela eta, arestian aipatutako musika generoa lantzen hasi ginen. Segituan, abeslari baten bila hasi ginen eta IÒaki topatu genuen; nabarmendu beharra dago Jokin baxua pasa den urtean gehitu zela Meliorara. 

Zein talde edo musikari dira taldekideon erreferente?

Taldeko bakoitzak erreferente propioak ditu, baina guztiok 80. hamarkadako rock-aren eta progresiboaren zale amorratuak garela esan genezake. Talde gisa, Scorpions, Iron Maiden eta AC/DC bezalako taldeen jarraitzaileak gara, beste batzuen artean. 

Bideoklipa nabarmendu beharra dago, ez da lan makala...

Lan gehiena Markelek, Ivanek eta Nagore Imazek egin zuten; Iban dronarekin grabatzen aritu zen eta beste biek kamerarekin lan egin zuten. Bideo-muntaia ere Markelek egin zuen. Grabaketak Zizurkilgo Fraisoro inguruan egin genituen eta, egia esan, nahiko azkarra izan zen guztia, arratsalde bakarrean bukatu baikenuen. 

Elkarrizketa osorik, Aiurri hamaboskariaren 591. zenbakian

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!