Urriaren 9an, Zarautzko Aritzbatalde kiroldegian Euskadiko 17 urtez azpiko txapelketa jokatu zen, eta bertan, Danok Danena taldeko kide den Eki Lizaso lehiatu zen. Lan bikaina egin zuen; egindako 6 altxaldiak balekoak izan ziren eta bere marka 15 kilotan hobetzea lortu zuen.
Euskadiko Txapelduna izendatu da eta Lizaso bera oso pozik geratu da egindako lanarekin; aipatuz bere lehen urtea dela kirol arlo honetan. Datorren astean, urriaren 23an, Cadizen (San Fernando) izango da Espainiako 17 urtez azpiko txapelketan, entrenatzailea duen Batis Kortajarenarekin batera.