Maria Moliner sarietan, Plazida Otaño liburutegia saridun

Aiurri 2021ko urr. 20a, 09:15

Estatu mailako liburutegietan banatzen diren Maria Moliner sarietara aurkeztu da aurten lehen aldiz "Nekeetan irria ezpainetan" proiektuarekin  Plazida Otaño liburutegia. 

Lehen aldiz aurkeztu eta ,  hain zuzen,  proiektuak saria irabaztea lortu du. Ilusio handiz jasoko dute bertakoek 2.014,69 euroko saria. Lorpenak liburutegiak eginiko lana balioztatzen duela azaldu dute,  eta irabazitakoa, erabiltzaileak asetzeko helburuarekin liburu berriak erosiz erabiliko dutela  adierazi dute liburutegiko sare sozialetan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!