Ipuin-kontaketa berezia izango da, larunbat honetan, hilaren 23an, Plazida Otaño liburutegian. Zizurkilgo emakume nigeriarrek osatutako Divina elkarteak "Elefantea eta bere lagunak" ipuina eskainiko du. Ixabel Agirresarobeak kontakizuna euskaraz egingo du, eta ondoren, Toyin Badmusek yoruba hizkuntzan kontatuko du ipuina. Beraz, bi hizkuntzatan ipuina entzun eta gozatzeko aukera egongo da. Ondoren, saioa borobiltzeko, trentza tailerra izango dute.