XVIII. Blues gaua Zizurkilen

Aiurri 2021ko aza. 3a, 09:42

Iazko edizioan bezala, aurten ere ezingo dira tabernetako kontzertuak aurrera eraman. Hala ere, Blues gauak aurreko edizioetan izandako arrakasta ikusita, udalak ez du ekintza baztertuta utzi nahi eta larunbat honetan, hilaren 6an kontzertuak izango dira Joxe Arregi plazan. Bertako ostalarien laguntza eta lankidetzarekin, aurten, musika beltzaren moldeen ahotsak entzuteko aukera izango da; batetik, Frantziako eta Euskal Herriko musikariak, Baionako Nico Wayne Toussaint armonika jotzailearen taldea hain zuzen, eta bestetik, Gasteiztik, The Allnighters banda beteranoa. Kontzertuak arratsaldeko 19.00etan izango dira eta sarrera doakoa izango da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!