Plaza Etxeberriren inguruko herri batzarra, atzeratua

Aiurri 2021ko aza. 25a, 11:07

Zizurkilgo Udalak eta Herribizigune taldeak herri batzarra deitua zuten ostiral iluntzerako, baina atzeratzeko erabakia hartu dute. Laster finkatuko dute Plaza Etxeberri eraikinaren inguruan hitz egiteko hitzordu berria

 

Udaleko parte hartze batzordearen eskariz Herribizigune herritar taldeak parte hartze prozesua sustatu du. Prozesu horretatik eratorritako ondorioak aurkezteaz gain, datozen erronken inguruan hausnartu eta proiektuari forma ematen hastea da herri batzarraren helburua.

Zizurkildar guztiei bertaratzeko deia egiten zaie, elkarlanean proiektu eder baten lehen hazia jartzen hasteko.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!