Gabonetako Azoka Berezia eta Jostailu Truke Azoka, larunbatean

Aiurri 2021ko abe. 9a, 10:21

Gabonetako Azoka Berezia egingo da Zizurkilen. Abenduaren 11n, larunbatarekin egingo da aurtengo edizioa, 10:00etatik 14:00etara, Joxe Arregi plazako estalpean.Jostailuen Truke Azoka ere egingo dute, toki eta ordu berean.

Iaz hasitako bideari jarraipena ematera dator aurtengo edizioa. Bailarako artisauak eta ekoizleak elkartuko Joxe Arregi plazako estalpena, Gabonetako Azoka Berezia egiteko.


Gure inguruko artisauak eta ekoizleei babesa eskaintzea da azokaren helburu nagusia. Gizarteko beste hainbat alorretan gertatzen ari den bezala, oso hilabete gogorrak bizitzen ari dira artisauak. Pandemia garaian, euren lana saltzeko eta ezagutarazteko zailtasunak hareagotu egin dira. Zizurkilgo Gabonetako Azoka Berezia haintzako erakusleiho bat izango da; euren lana erakusteko eta saltzeko gune bat. Eguberriei begira, erosketak egiteko aukera ederra eskainiko die azokak herritarrei.


Azoka bereziaz gain, Jostailuen Truke azoka ere egitekoa dute. Aspaldian armairuan jasota dauden jostailuari beste bizialdi bat emateko aukera eskaintzen du ekimen honek. Jostailu berriak erosi ordez, erabiltzen ez duguna azokara eraman, eta trukean beste bat etxeratzeko aukera eskaintzen baitu azokak.Parte hartu nahi duenak, aurrez eraman ditzake jostailuak udal bulegoetara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!