Gabonetako Azoka Berezia eta Jostailu trukea, Zizurkilen

Irune Alfonso 2021ko abe. 11a, 11:33

Gabonetako Azoka Berezia eta Jostailuen Truke Azoka egiten ari dira Zizurkilen. Eguraldi euritsua izan arren, goizean goizetik hasi dira azokarekin eta goiz osoan zehar igaroko dute Joxe Arregi plazan. Askotariko produktuak ikusteko eta erosteko aukera dago, hala nola; barazkiak, gozoak, bitxiak, egurrezko jostailuak, motxila eta boltsoak... 

Hainbat herritar gerturatu eta zenbait produktu erostera animatu dira dagoeneko, hala eta guztiz ere, azoka 14:00ak arte martxan jarraituko du. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!