Zizurkilgo XXIV. Gau krosa, Ibontxo Gonzalez memoriala

Aiurri 2021ko abe. 15a, 09:16

Hilaren 18an, larunbatean egingo dute Zizurkilgo gau krosa. Haurren gau krosa gaueko 22:00tan izango da eta helduena berriz, orduerdi beranduago, gaueko 22:30ean. Osasun egoera dela eta aurretiaz eman beharko da izena eta gehienez, 150 korrikalarik izango dute aukera bertan parte hartzeko. 

Distantziari dagokionez: 

2005. urtearen aurretik jaiotakoek 7km egin beharko dituzte. 

2006-2008 artean jaiotakoek 2'5km egin beharko dituzte

2009. urtearen ondoren jaiotakoek aldiz, 1km egin beharko dituzte; lehenengo 850 metroak kontrolpean eta azken 150 metroak libre. 

Izen ematea: 3 euro

www.herrikrosa.eus web orrial edo Zizurkilgo Udal bulegoetan

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!