Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketako sari-banaketa egin dute gaur arratsaldean

Aiurri 2021ko abe. 21a, 19:55

Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketa XX. ediziora iritsi da aurten. Ekitaldi berezia merezi zuen urteurren borobilak eta halaxe joan da gaur arratsaldeko sari-banaketa. Teodoro Hernandorena zenaren ondorengoak gerturatu dira ekitaldira eta, Ainhoa Larrea teknikariak eta Maite Amenabar zinegotziak Hernandorenaren bizitzaren soslaia irakurri dute. Pianoaren zuzeneko doinuekin, hogei urteotako sariketen irudiak izan dira ikusgai, baita ipuin sarituekin osatu ohi diren liburuxken azalak ere.

Parte-hartzaile guztiei eskerrak eman ondoren, sari-banaketari ekin diote, Atxulondo Kultur etxean ospatutako ekitaldian. Bost maila ezberdinetan antolatu ohi dute sariketa:

A maila (6-8 urte)

2. saria. Irai Landing Zunzunegi. (Zizurkil) Lapurra eta polizia.

1go saria. Kattalin Arruti Zubillaga (Zizurkil) Maddi eta animaliak.

B maila (9-11 urte)

Aipamen berezia: Irati Olasagasti (Alkiza)

2. saria. Luken Telletxea (Villabona) Lagunak etorkizunean.

1go saria. Iovana Rodriguez (Zizurkil) Bihotzaren xuxurlak.

C maila (12-13 urte)

Aipamen berezia. Xabi Lakarra (Zizurkil) Lapur arriskutsua.

2. saria. Intza Elordi Orexa (Andoain). Iluntasunetik argitasunera.

1go saria.Lore Iraola Alberdi (Zizurkil) B plana.

D maila (14-16 urte)

2. saria Xiana Altuna (Amasa-Villabona) Aita gose naiz

1go saria. Naroa Asensio Gaston (Andoain) Marraren bi aldeetara.

E maila (17 urtetik gora)

2. saria: Hodei Arrastoa Mendizabal (Zizurkil). Aktorea

1go saria: Xabier Ariznabarreta Olarte (Andoain). Sukar

 

Helduen mailako txapeldunak, Xabier Ariznabarreta andoaindarrak, hirugarren aldiz jaso du saria eta iaz egin zuen bezala, eskerrak eman ondoren, bertsolari trebea ere badela erakutsi du. Bi bertso abestu ditu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!