Kultur egitarau oparoarekin hasiko da urtea Zizurkilen

Aiurri 2021ko abe. 22a, 12:20

Urte hasierarako prestatutako kultur egitaraua aurkeztu du gaur Zizurkilgo Udalak. Maite Amenabar kultur zinegotziak eta Ainhoa Larrea teknikariak azaldu dute urtarriletik martxora izango den ekitaldi sorta oparoa. Apirilaren 2an Blues gaua izango dela ere aurreratu dute.

Agerraldia hasteko Maite Amenabar zinegotziak azpimarratu duenez, "Zizurkilen kulturaren aldeko apustu garbia egin du. 2022a kultur ekitaldiz betea hasiko dugu. Modu horretan, gure herritarrei gozamenerako tarte ederrak eskaini nahi dizkiegu. Musika, antzerkia, bertsoa… denetarik izango dugu aukera. Herritarrengan pentsatuta aritu gara, noski, baina bigarren helburu bat ere badu ekimen honek; gure inguruko sortzaileak babestea. Pandemiak zaildu egin die euren lana plazaratzeko bidea eta Zizurkilen, egoera hori pixka bat arintzeko saiakera egin nahi izan dugu".

 

Ainhoa Larrea teknikariak eman ditu ondoren egitarauaren inguruko azalpenak eta bide batez hark ere azpimarratu du "pandemia garaian garbi geratu zen kultura leiho garrantzitsua dela. Osasun neurriak zainduz geroz, kultura segurua dela ikusi dugu eta Udalak apustu handia egin du horren alde. Egitarau oparoa prestatu dugu".

Jarraian ikus daiteke egitarau osoa:

 

ZIZURKIL

2022KO LEHEN HIRUHILEKOKO KULTURA-PROGRAMAZIOA

 

GAZTEZULOKO GABONETAKO PROGRAMAZIOA

Abenduak 28: IRTEERA ROCOPOLISERA, LH 4-5-6 mailetako ikasleentzat.

Abenduak 29: PING-PONG TXAPELKETA, DBHko ikasleentzat.

Abenduak 30: IRTEERA GORBEIA PARKERA, DBHko ikasleentzat.

Urtarrilak 4: SERIGRAFIA-TAILERRA, LH 4-5-6 mailetako ikasleentzat.

Urtarrilak 5: IRTEERA TXURI-URDIN IZOTZ JAUREGIRA, DBHko ikasleentzat.

Urtarrilak 7: XABOI TAILERRA, LH 4-5-6 mailetako ikasleentzat.

 

 

 

PROGRAMAZIO OROKORRA

Urtarrilak 4, asteartea

BIDAIBIZITZEN ZIRKO-IKUSKIZUNA, 17:00etan, Atxulondo kultur etxean, familia guztiarentzat. Gonbidapenak beharrezkoak izango dira.

SINOPSIA

Zer nolako gauzak sortu genitzake ezinezkoa dela esango ez baligute?

Zer gertatuko litzaiguke gure irudimen eta ametsen mundura aske bidaiatuko bagenu?

Antzerki-lan honen protagonista printzipala, Zirkun, eta txotxongilo txikia, Tina, bidaia liluragarri hau hastea erabaki dute… BIDAIBIZITZEN.

Bidaia hau txirringa magiko eta bitxi batean egingo dute.

Bidean abentura mordoa bizi eta pertsonaia dibertigarri ugari ezagutuko dituzte

Hauekin bizitzari buruzko gauza inportante ugari ikasiko dituzte.

 

Urtarrilak 8, larunbata

IKER LAUROBAREN kontzertua, 22:00etan, Joxe Arregi plazako estalpean.

 

Urtarrilak 14, ostirala

GARBIÑE LARREAREN “SENDABELARREK DAKITENA” liburuaren aurkezpena. 19:00etan, Iriarte kultur etxean.

 

Urtarrilak 21, ostirala

JAKOBA ERREKONDOREN EGUTEGIAREN aurkezpena, 19:00etan, Iriarte kultur etxean

 

Otsailak 6, igandea

“KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL” musikala, Intxaur frontoian

 

Otsailak 19, larunbata

ERRE bertso ikuskizuna.

 

Martxoak 6, igandea

LUZE EDO MOTZ, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileen binakako bakarrizketak.

 

Martxoak 26, larunbata

GU PRIMER antzerkia, Xentimorik gabe taldearen eskutik. Inazio Tolosa, Ramon Agirre eta Nerea Gorriti aktoreen antzezlana

 

Apirilak 2, larunbata

ZIZURKILGO BLUES GAUA.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!