Zizurkilera ere gerturatu dira Olentzero eta Mari Domingi

Aiurri 2021ko abe. 24a, 19:12

Eguerdian Herrigunera gerturatu dira Olentzero eta Mari Domingi eta arratsaldean, berriz, Elbarrenara. Aurtengo bisitaldia ere pandemiak baldintzatu badu ere, goxo eta pozik hartu dituzte zizurkildarrek.

Kantuak eskainiz hartu dituzte Olentzero eta Mari Domingi eguerdian. San Millan eskolako kideek gozatu polita hartu dute bisitarekin.

Arratsaldean, Urkamendin behera etorri dira. Laguntzaile asko zituzten inguruan eta baita astoa ere. Joxe Arregi plazako eszenatokira igo dira eta han eserita, galtzagorriak kontatutako ipuina entzun dute, bertaratutako guztiekin batera.

Distantzia gordeta,  argazkia ateratzeko aukera izan dute hala nahi zutenek. Dagoeneko abiatu dira berriz ere mendi aldera. Gauean, lan handia izango dute etxe guztietan opariak uzten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!