Musika emanaldiak, hitzaldiak eta antzezlanak Zizurkilen, datozen egunetan

Ainhoa Gil 2022ko urt. 4a, 08:39

Ainhoa Larrea kultur teknikaria eta Maite Amenabar zinegotzia.

Maite Amenabar zinegotziak azpimarratu zuenez, "Zizurkilek kulturaren aldeko apustu garbia egin du. 2022a kultur ekitaldiz betea hasiko dugu

"Modu horretan, gure herritarrei gozamenerako tarte ederrak eskaini nahi dizkiegu. Musika, antzerkia, bertsoa… denetarik izango dugu aukera. Herritarrengan pentsatuta aritu gara, noski, baina bigarren helburu bat ere badu ekimen honek; gure inguruko sortzaileak babestea. Pandemiak zaildu egin die euren lana plazaratzeko bidea eta Zizurkilen, egoera hori pixka bat arintzeko saiakera egin nahi izan dugu".

Ainhoa Larrea kultur teknikaria eta Maite Amenabar zinegotzia.

"Kultura leiho garrantzitsua da"

Ainhoa Larrea teknikariak kulturak duen garrantzia azpimarratu nahi izan zuen: "Pandemia garaian garbi geratu zen kultura leiho garrantzitsua dela. Osasun neurriak zainduz geroz, kultura segurua dela ikusi dugu eta Udalak apustu handia egin du horren alde. Egitarau oparoa prestatu dugu". Gaztetxoen aisialdia osatzeko egitarauarekin eman zioten hasiera programazioari. Rokopolisera eta Gorbeia parkera joateko aukera izan zuten gaztetxoek. Eta urtarrilaren 5erako irteera antolatu dute Donostiako Txuri-Urdin izotz jauregira.

Egitarau oparoa Zizurkilen

Urtarrilak 8, larunbata.
Iker Laurobaren kontzertua. 22:00etan,
Joxe Arregi plazako estalpean.

Urtarrilak 14, ostirala.
Garbiñe Larrearen “Sendabelarrek dakitena” liburuaren aurkezpena. 19:00etan,
Iriarte kultur etxean.

Urtarrilak 21, ostirala.
Jakoba Errekondoren egutegiaren aurkezpena. 19:00etan,
Iriarte kultur etxean.

Otsailak 6, igandea.
“Kutsidazu bidea, Ixabel” musikala Intxaur frontoian.

Otsailak 19, larunbata.
"Erre" bertso ikuskizuna.

Martxoak 6, igandea.
"Luze edo motz", Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairekin.

Martxoak 26, larunbata.
"Gu primer" antzezlana.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!