Arratsaldeko ordu bata eta laurden inguruan berriemaile batek SOS DEIAK larrialdietako zerbitzuari jakinarazi zion txirrindulari bat lurrean botata zegoela Andatza eta Bekokain arteko landa-eremu batean, Zizurkilgo udal-barrutian. Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak berehala hurbildu ziren lekura txirrindulariari laguntzera, eta suspertze-maniobrak egin zizkioten arren, medikuak bere heriotza ziurtatu baino ezin izan zuten egin. Hildakoa 57 urteko gizona da.