Bularreko minbiziaren detekzio goiztiarreko programa otsaila eta martxoa bitartean

Aiurri 2022ko urt. 25a, 11:32

Osakidetzaren datuen arabera, Bularreko minbizia da ohikoena Euskadiko emakumeen artean, baita heriotza gehien eragiten dituen minbizia ere. Horregatik, Detekzio goiztiarreko programa honen helburua hilkortasuna murriztea da. Programa, 50 eta 69 urte arteko emakumeei zuzenduta dago, alabaina, bularreko minbiziko lehen mailako familia-aurrekariak (ama, ahizpa, alaba, aita, neba, semea) izanez gero, 40 eta 49 urte artekoentzat ere izango da. 

 

 

 

Programan, bular bakoitzeko bi erradiografia  egiten dira, proiekzio ezberdinetatik. Igorritako erradiazio-dosia oso txikia  da, beraz, osasunerako arriskua minimoa izaten da. Prozesu osoak ordu erdi irauten du, eta mamografiak minutu gutxi batzuk besterik ez. Proba hau deserosoa eta mingarria egiten zaie emakume batzuei, baina mina arin joaten da. 

Kasuen % 90ean ez da proba gehigarririk egin beharko. Hortaz, proba egin ostean, emakumeei txostena bidaliko zaie posta arrunt bidez eta hurrengo mamografia noiz egin behar duten gomendatuko zaie. Gainerakoan, kasuen % 10ak deia jasoko du eta unitate horretan bertan azterketa osatu beharko dute. Detekzio goiztiarrak, tumore txikiak detektatzen ditu sintomak eman edo ukitu ahal izan aurretik, hortaz, goiz detektatzearen onurak handia dira, hala nola,  bizitzak salbatzea eta bizi-kalitatea hobetzea. 

Detekzio Unitatea: ONKOLOGIKOA Begiristain Doktorea Pasealekua 221 2014 DONOSTIA (GIPUZKOA).

Programaren berri jasotzeko telefonoa 900123412.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!