Inauteri giroa indartsu itzuli da Zizurkilera

Ainhoa Gil 2022ko ots. 25a, 19:05

Etenaldi luzearen ondoren, inauteri gosez zeuden zizurkildarrak. Gose hori asetzeko, arratsalde ederra pasa dute ostiral mehez. Herriko hiru ikastetxeetako kideek kalejira koloretsua egin dute, Loatzo Musika Eskolako txarangaren doinuekin. Ondoren, emanaldi ederrak eskaini dituzte plazan eta amaitzeko, merienda goxoa jaso dute, indarrak berreskuratzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!