Halterofiliako 2022ko denboraldiari hasiera izan dute Danok Danenako kideek

Aiurri 2022ko mar. 10a, 09:36

Liga Nazionaleko Lehen jardunaldiarekin, 2022ko denboraldiari hasera eman zioten Danok Danena taldeko kideek, hilaren 5an, Zarautzen. Taldean pultsari lesionatuak eta gaixorik daudenak izanik, ezin izan zuten askok lehiatu, hala ere, emaitzak onak izan ziren. 

Denboraldi  berri honetan baditugu pultsulari berriak, txapelketa honetan estreinatu zirenak:
  • Ekain Dominguezek, marka bikaina egin zuen eta Espainiako 17 urtez azpiko txapelketarako gutxieneko marka lortu zuen. 17 urte berte berriak ditu eta taldean oso denbora gutxi badarama ere, lortu du Eki Lizaso pultsulariarekin batera hautatua izatea Espainiako Selekzioarekin Leoneko C.A.Ren apirilean egingo den konzentrazioan parte hartzeko.
  • Mirari Maqueda, Lier Erro, Urtzi Lusarreta  eta Ekain Etxeberriaren  debuta izan zen eta lan ona eginez guztiak euren marka pertsonalak hobetu zituzten.
Pablo Ucerok ere lan bikaina egin zuen.  Eki Lizasoren saioa ere benetan ikusgarria izan zen, izugarria egin zuen lana eta lortutako marka;  horri esker litekeena da 17 urtez azpiko Mundialera eta Europeora joateko aukera izatea, orain arte bezela hobetzen jarraitzen badu behinzat.
Andres Rubiños, Jon Rodriguez eta Kellyan Quintana ere bertan izan ziren altxatzen, bere egunik hoberena ez bazuten eduki ere.
Jon Kepa Cortajarena, Salamancan aritu zen altxatze lanetan, bertan ari baita ikasketak egiten eta   Espainiako Junior txapelketarako gutxieneko marka egitea lortu zuen. Susana Dávila, berriz, Madrilen ari da bere ikasketak bukatzen eta bertan lehiatu zuen, Espainiako Absoluto txapelketarako gutxieneko marka lortuz.
Denok Danenako gelditzen diren pultsulariek, larunbat honetan, martxoaren 12an, arratsaldez, Villabonako Olaederra Kiroldegian egingo den Euskadiko Senior eta Federazioen arteko txapelketan emango diote hasera denboraldiari. Emakumezkoen taldean, Naiara Madrid, Elena Mangas, Daniela Pérez eta Allyson Rivera izango ditugu eta mutilen taldean, Mikel Alvarez, Ekaitz Cortajarena, Igor Sasiain, Ion Sasiain  eta Jon Ander Iriarte.
Entrenatzaile lanetan,   Ekaitz Cortajarena aritu da Ekain Dominguezekin eta Jon Ander Iriarte berriz, Mirari Maqueda eta Lier Errorekin. Beraien lanaren emaitzak ikusi genituen larunbateko txapelketan  eta txalotzekoa izan da. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!