Garazi loradenda saritu du Gipuzkoar Merkataritza Bazkuneak

Aiurri 2022ko mar. 14a, 11:21

Tolosaldeako saria eman dio Gipuzkoar Merkataritza Bazkuneak, Garazi loradendari. XXVIII.edizioa izan da aurtengoa, hainbat hautagai ziren Tolosaldeako saria eskuratzeko lehian, eta Zizurkilgo Garazi loradendak eraman du saria etxera, orain beraz, Gipuzkoako "hamar bitxien" artean dago kokatua. 

Aurten, berritasun gisa, herritarrek eurek aukeratu dituzte Gipuzkoako 10 merkataritza-enpresa aipagarriak, lurraldeko saltoki nabarmenen mapa sortuz, horrela, eskualde bakoitzeko herritarren euren harribitxiaren alde egin dute posta elktroniko bitartez. 

 

 



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!