Zizurkilgo PSE-EEk herritarrei informazioa bi hizkuntza ofizialetan ematea adarrikatu du

Aiurri 2022ko mar. 16a, 10:32

Zizurkilgo PSE-EEk hurrengo prentsa oharra helarazi du:

Udal talde sozialistak EHBilduko udal gobernuari “neurrizko” erantzuna eman nahi izan dio, baina baita “irmo” ere, PSE-EEri euskara `arma politiko´ gisa erabiltzea leporatu diolako prentsa-ohar batean. Adierazpen horiek” gehiegizkoak dira”, areago “gezurrezkotzat jo” ditu, eta EHBilduri eskatu dio “ez manipulatzeko”. Azaldu duenez, martxoko ohiko Osoko Bilkuran adinekoekin adiskidetzeko PSE-EEk aurkeztutako mozioaren helburua zen udalbatzak adinekoei babesa ematea, zerbitzuak edo produktuak eskuratzeko sistema digitalak erabili behar dituztelako, eta koalizio soberanistako zinegotziek aurka bozkatu zuten.

Ekimenean, eskaera hori udalari berari ere luzatzen zitzaion, herritarrek erraz lor dezaten udaletik eskaintzen diren kultura- eta gizarte-jarduerei eta zerbitzuei buruzko informazioa, adineko gehienek erabiltzen ez dakiten sistemetara jo beharrik izan gabe, eta horrek aipatutako informazioa eskuratzea eragozten du. “Ez dugu inor diskriminatuta sentitzea nahi, bere udalak ez duelako errazagoa egiten herritarraren eta udalaren arteko komunikazioa”, azaldu du, EHBilduri udal komunikazioaren antolamendua “zuzentzeko” eskatu ondoren.

Hilero etxeetan postontzietan jartzen diren udal eskuorriak euskara hutsez dira, eta gaztelaniazko bertsioa QR kode batean dago, eta kode hori jaitsi egin behar da. Gainera, udalak jartzen dituen karteletan, tamaina handiko esaldia, erraz irakurtzeko modukoa da, eta euskaraz dago, eta gaztelaniazko bertsioan, aldiz, erabilitako tipografiaren altuera hain da txikia, non herritar guztientzat irakurgaitz den, ez bakarrik zaharrenentzat.

Alderantziz izango balitz, alegia, euskarazko informazioa eskuratzeak mugak izango balitu, PSE-EEk hori salatuko zukeen ere. “Esan gabe doa gure salaketa ez duela zerikusirik euskararekin eta gaztelaniarekin, informazio erabilgarria eskuratzeko eskubidearekin baizik”. “EAEko edozein herritarrok dugu udal-komunikazioetarako sarbidea izateko eskubidea, ezagutzen dituen edo ezagutzen ez dituen hizkuntzak edozein direla ere. Inori ezin zaio ukatu informazioa jasotzeko eskubidea”, esan du, hizkuntza eskubideek herritarrak babesten dituztela gogoratu ondoren, erabiltzen duten hizkuntza edozein dela ere.

Are gehiago, Zizurkilgo Udal Talde Sozialistak gogorarazi du beti agertu izan dela euskara erabiltzearen eta sustatzearen alde; baina argitu du ere ez duela inoiz liskarrik izan behar Zizurkilen bizi den pertsona orok informazioa bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan izateko duen eskubidearekin, “pertsona askok ez baitute elebidunak izateko zorterik”.

Azkenik, “ez gaude euskarari buruz eztabaidan, berriz, EHBilduren gobernuaren praxi txarra gaitzetsi dugu”. Duela urte batzuk, udal gobernuak eskuorriak zabaltzen dizkie Zizurkilgo herritar guztiei, eta, horren ondorioz, PSE-EEk gure bizilagunen kexak jasotzen ditu, ez baitakite QR kodeak erabiltzen, ezagutzen duten hizkuntza ofizialean informazioa jaso izateko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!