Gorpuzkinak aterako dituzte Zizurkilgo hilerritik

Aiurri 2022ko mar. 18a, 11:12

Zizurkilgo Udal hilerrian ehorzketak egin zirenetik 20 urte baino gehiago igaro direnez, Udalak  jakinarazi du gorpuzkinak hobitik ateratzera doala. 

Udalak gorpuzkinak hilobi komunera eramango ditu "iragarki hau argitaratzen denetik hilabete bateko epean, familiaren aldetik kontrakorik adierazten ez bada. Zizurkilgo Udal Hilerriko 10. pasilloan kokatuta dagoen “kuboan” dauden gorpuzkinak dira aterako direnak (1987,1988,1989 eta 1996an ehortzitakoak)".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!