XVIII. Blues Gaua izango da Apirilaren 2an, Zizurkilen

Aiurri 2022ko mar. 23a, 12:27

Juan Pau Cumellas eta Paul San Martin; Acustic Blues (piano / armonika) eta bestetik, Koko Jeans & The Tonics izango dira Zizurkilgo Blues gauean.Duela bi urte azken orduan  suspenditu behar izan zen pandemia zela eta.  Iaz tabernetako kontzertuak ezin izan ziren egin baina beste toki bat berreskuratu zen horretarako eta bertan aritu ziren  The Allnighters eta Baionako Nico Wayne Toussaint armonikajolearen taldea. Horrela, aurreko ediziotan izandako arrakastaren bidetik, Udalak ez du ekintza baztertuta utzi nahi eta apirilaren 02an, larunbatarekin izango da kontzertua arratsaldez hasita Joxe Arregi plazan. Bertako ostalari batzuen lankidetzarekin, jakina. Beti bezala sarrera doan. Arratsaldeko 19: 00etan

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!