Sendabelarren ibilbidea eta urte berri festa

Aiurri 2022ko mar. 27a, 17:11

Herribizigune elkarteak antolatuta, goizpasa ederra egin dute gaur Zizurkilen. 10:00etan abiatuta, sendabelar eta landare jangarriak ezagutzeko ibilalditxoa egin dute Josetxo Otegi herritarraren gidaritzapean.

Dozenaka landare ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek, giro ederrarekin. Plazara itzulita, zenbait landarerekin prestatutako jaki goxoak dastatu dituzte.

Herribiziguneko bi kidek, ilargiaren araberako euskal egutegia egin dute eta aurkezpen saiotxoa egin dute plazan. Egutegi horren arabera, urte berrian sartuko gara apirilaren 1ean. Ospakizun giroa sortu da plazan, jaki eta musikaren laguntzaz.

Goiz ederra pasa dute ekimenean parte hartu dutenek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!