XXIII. Aiztondoko pilota topaketa finala

Aiurri 2022ko api. 5a, 11:01

Otsailaren hasieran eman zitzaion topaketari amaiera emango zaio larunbat honetan, apirilaren 9an  arratsaldeko 16:00etan. Topaketa, Aiztondo bailarako pilota talde eta pelota eskolen artean antolatu da: Alkizako pilota eskola, Larraulgo pilota eskola, Zizurkilgo Ziotza, Asteasuko Atzapar, Villabonako Behar Zana eta  Adunako Txulobi izan dira topaketa aurrera eraman dutenak. Sostegun ekonomikoa berriz, herri bakoitzeko udalek eman dute.

Pilotariek bere bizilekua den herria ordezkatzen dute nahiz eta bailarako beste herri bateko pilota taldeko kide izan. Larunbateko finaletan 5 partida jokatuko dira hurrenkera honetan: 
 
Lehen partida aurrebenjamin mailakoek jokatuko dute.  Ligaxka juztia Alkizan jokatu da. 13 bikotek parte hartu dute eta azken partidan Amasa Villabona ordezkatuz Odei Traore eta Irai Urizarrek Adunako Aratz Ruiz eta Zumai Agirre izango dituzte aurkari.
 
Bigarren partidan benjaminek jokatuko dute. Zizurkilen jokatu dira maila honen partidak.  12 bikote izan dira parte hartzaileak eta finalistak Aduna ordezkatuz Enaitz Alkorta eta Axel Carrillo eta  Alkizako Igotz Urruzola eta Adei San Sebastian izango dira.
 
Hirugarren partidan palaz binaka alebinek jokatuko dute. Partidak Adunan jokatu dituzte. 9 bikotek parte hartu dute eta finalean Adunako Aiara eta Xabat Aburuzak Asteasuko Elaia Zabala eta Amets Bejaranok jokatuko dute.
 
Jaialdiko laugarren partidan eskuz binaka alebinek jokatuko dute. Hauek Larraul eta Asteasun jokatu dituzte heuren partidak. Parte hartze handiena maila honetan izan da. 17 bikotek parte hartu dute eta Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan finala jokatuko dutenak Aduna ordezkaztuz Xuhar Iparragirre eta Oihan Aburuza izango dira alde batetik eta bestetik Larraul eta Asteasu ordezkatuz Beñat Eizagirre eta Alain Urkola.
 
Azken partida infantil mailakoa izango da. Villabonan jokatu dituzte ligaxkako partida guztiak. Bost bikotek parte hartu dute maila honetan eta azken partidan lauak Amasa Villabona ordezkatuz jokatuko dute. Aner Arrieta eta Adur Otaegik (Larraul) jokatuko dute Aitor Larrarte eta Eñaut Oñateren aurka.
 
Partiden ondorenean topaketan parte hartu dutenen artean pilotak zozketatuko dira.
 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!