Eskolartekoan txirrindularitza lasterketa, Zizurkilen

Ainhoa Gil 2022ko api. 23a, 19:02

Eskolarteko txirrindulariak izan dira protagonista gaur arratsaldean Zizurkilen. Arratsaldeko 16:30etan hasita, hiru kategoriatan banatuta lehiatu dira gaztetxoak, ikuskizun bikaina eskainiz.

Eguraldiak eutsi egin dio eta giro ederra izan dute ikusleek, lasterketak jarraitzeko. Benjamin mailako txikienek ekin diote lanari, Elbarrenan prestatutako ibilbideari bi itzuli emanez. Bide bazterretan jende asko elkartu da eta txalo zaparradak ez dira faltatu. Ernio bidean jarrita zegoen irteera eta helmuga puntua.

Hiru kategoria ezberdinetan lehiatu dira gaztetxoak eta, sari-banaketa eginda, meriendatxoa ere jaso dute parte hartzaile guztiek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!