I. Emakume txapelketa azkarra Zizurkilen

Aiurri 2022ko api. 29a, 09:46

Bihar, apirilaren 30an izango da txapelketa  goizeko 10etatik aurrera Intxaur frontoian, Zizurkilen. Hainbat herritako palistek jokatuko dute txapelketa eta ikuskizun paregabea ikusteko aukera izango da. Denborarekin jokatuko dira partidak eta finala 18 tantoetara izango da. Antolatzaileek; Zizurkilgo emakume pala taldekoek,  lehiaketa ikustera animatu nahi dituzte herritarrak,  emakumeek ikuskizun bikaina emango dute eta. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!