Euskadiko Absoluto txapelketa izango da larunbatean, Amasa-Villabonan

Aiurri 2022ko mai. 5a, 13:18

Euskadiko Absoluto txapelketa izango da larunbat honetan, hilaren 7an, goiz eta erratsaldez, 10:30ean hasi eta 19:30 inguru bukatuko delarik, Villabonako Olaederra Kiroldegian. 

Hauexek Danok Danenatik altxatzen arituko diren pultsulariak: Susana Dávila - Elena Mangas - Allyson Rivera - Naiara Madrid - Daniela Pérez - Amaya Blanco - Ekaitz Cortajarena - Jon Kepa Cortajarena - Igor Sasiain - Ion Sasiain - Eki Lizaso - Jon Ander Iriarte - Aitor Tecedor.
 
Guzti hauek jokoan dute Salamancan ekainaren 11n, Espainiako Absoluto txapelketara joatea, eta haruntza juteko txartela eskuratzen saiatuko dira oraingo honetan. Ea ba lan txukuna egiten duten eta jendea gerturatzen den larunbatean goxotasuna eta animoak ematera.
 
Bestetik, Espainiako Junior Txapelketan parte hartu zuten Danok Danena taldeko hiru pultsularik hilaren 23an, Madrilen. Parte hartutakoak; Eki Lizaso, Jon Kepa Cortajarena eta Xabier Amonarriz izan ziren eta hauek izan ziren bertan lortutako emaitzak:
 
  • 61 kilo kategoria - Jon Kepa Cortajarena - Zilarrezko domina
  • 89 kilo kategoria - Eki Lizaso - Zilarrezko 2 domina, bi denboratan eta total olinpikoan; brontzezko domina arrankada modalitatean. Gaztetxo honek,  17 urtez azpiko Gipuzkoako Errekor berria ezarri zuen bi denbora modallitatean 142 kilo altxatuz.
  • 89 kilo kategoria berdinean, Xabier Amonarriz ere aritu zen lanean. 3 urtez altxa gabe egon da, lesioak tarteko zirela eta hiruetatik lan hoberena egin zuena bera izan bazen ere, dominarik gabe gelditu zen puntu bakar batera. Puntu horri esker 3 brontzeko domina eskuratu ahal izango zituen eta pena izan zen lortu ez izana, baina horrela jarraituz gero, poz asko emango dizkigu.
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!