San Isidro eguneko ospakizunak, Zizurkilen

Ainhoa Gil 2022ko mai. 15a, 15:59

San Isidro eguna ospatzen ari dira Zizurkilgo herrigunean. Unai Mendizabal eta Beñat Iguaran bertsolariek zabaldu dute eguerdiko saioa eta, ondoren, herri kirolak izan dira protagonista nagusi. Irazu, Larrañaga, Otegi eta Txikia aritu dira aizkoran, Goenatxo harria jasotzen.

Bero zakarrarekin egin dute gaurko herri kirol saioa. Herritarren begiradapean, aizkoran eta harria jasotzen aritu dira kirolariak. Plazako haritzaren itzala eskertu dute ikusleek gaurkoan.

Herri kirol saioaren ondoren, bazkaltzera joan dira baserritarrak eta kirolariak. Arratsaldean, Jon Erasun pilotari zizurkildarrari omen egingo diote Intxaur pilotalekuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!