Biatloia egin dute Zizurkilgo Herrigunean

Ainhoa Gil 2022ko mai. 21a, 13:35

Gaur goizean ospatu da Zizurkilgo biatloia. Adinaren araberako maila ezberdinetan banatuta, korrika eta bizikleta saioak egin dituzte haur eta gazteek. Goiz ederra pasa ondoren, hamaiketakoa eta  opariak banatuta eman diote amaiera ekitaldiari.

Plaza eta udaletxea arteko tartea egin dute korrika Haur Hezkuntzako txikienek eta itzulerako bidea bakoitzak bere bizikletarekin egin du.

Lehen Hezkuntzakoek ibilbide berria estreinatu dute aurten. Herrigunean barrena egin dute korrikaldia eta ondoren, Perot inguruko belazean prestatutako ibilbidean barrena ibili dira bizikletaz. Adinean aurrera, itzuli gehiago egin behar izan dituzte parte hartzaileek.

Giro ederrean joan da goiza eta amaitzeko, hamaiketakoa eta opari bana jaso dute parte-hartzaileek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!