Bizilabeko gazteek zientzia-proiektuak aurkeztu dituzte, Zizurkilen

Aiurri 2022ko mai. 25a, 12:23

Villabonako udaletik hartutako argazkia

Bizilabe aisialdi-eskaintzako gazteek ikasturtean zehar egindako zientzia eta teknologia lanen aurkezpena ezin zuten atzo, Zizurkilen. Aurkezpena, guraso eta lagunei egin zizkieten eta ekitaldian, Villabonako eta Zizurkilgo alkateak, Elhuyar eta Tolosaldea garatzeko arduradunak parte hartu zuten. 

Tolosaldea Garatzeneko Garbiñe Mendizabalek eta Elhuyarreko Edurne Gastonek egin zuten ongietorria. Segidan, Saioa Aranburu Etxezarretak, Bizilabeko orientatzaileak, urtean zehar egindakoa azaldu eta ondoren, gazteek, taldeka, proiektu eta esperimentuen aurkezpena egin zuten:  errealitate birtualeko betaurrekoak, plastilina eroalea, zianotipia, kristalizazioak, energia maketak, dirua sailkatzen duen makina, etab.

Elhuyar Zientzia Azoka, Bilbon
Aurten, lehen aldiz, Bizilabe sare osoaren ikasturte-amaierako festan ere parte hartuko dute Tolosaldeko gazteek, Euskal Herriko beste zenbait herritako gazteekin batera.

Elhuyar Zientzia Azokaren 10. edizioaren barruan zientzia-proiektuen erakusketa egingo da ekainaren 2tik 5era Bilboko Areatzan, eta bertan hartuko dute parte Tolosaldea, Elgoibar, Soraluze eta Bilboko Bizilabe zentroetako gazteek, ikasturtean landutako gaiak publikoki erakutsiz. Ekainaren 5ean, Bizilabeko gazteen STEAM proiektuez gain, ginkana, tailerrak eta zientzia-ikuskizunak ere izango dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!