Bukalai dantza taldean izena emateko epea, zabalik

Ainhoa Gil 2022ko eka. 9a, 11:04

2021-2022 ikasturtea amaierara iristear da, eta hurrengo ikasturteko izen-ematea dagoeneko zabaldu du Bukalai dantza taldeak.

 

Lau urtetik aurrerako haur eta gaztetxoek dute Bukalai dantza taldean izena emateko aukera. Euskal dantza lantzen dute eta urtean zehar zenbait emanaldi eta ekintzatan hartzen dute parte. Aurrematrikula egiteko epea dagoeneko zabaldik da eta ekainaren 22an emango zaio amaiera. Udal bulegoetan eman daiteke izena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!