Magia eguna izango da larunbatean, Zizurkilen

Aiurri 2022ko eka. 17a, 11:15

Txoborro.eus

Magiaz beteriko eguna izango da larunbatekoa, Zizurkilen. Goizetik hasi, eta gauera arte ez da ilusiorik faltako herrian. 

11:00. Magia tailerra, neska-mutikoentzat. Atxulondoko Kultur etxean.

18:00. Txoborro Magoa. Aurrera plazan. 

19:00. Eriz Magoa. Joxe Arregi plazan. 

20:00. Hodei Magoa. Herrigunean. 

22:00. Magia Gala Nagusia: Liuba eta Oliver Magoak. Saio hau, 14 urtetik gorakoentzat izango da eta sarrera erosi beharko da, 5 euroren truke. Atxulondo Kultur Etxea. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!