"Ombuaren itzala" filmaren aurkezpena hilaren 28an

Aiurri 2022ko eka. 23a, 10:58

Patxi Bisquert aktoreak, Pello Mari Otañori buruz prestatzen ari den "Ombuaren itzala" filmaren aurkezpena izango da, hilaren 28an, asteartean, Tolosako Kultur Etxean. 

Eguzki Art Zinema denbora luzea darama "Ombuaren itzala" filma grabatzeko ahaleginetan. Hainbat oztopo eta zailtasun izan arren aurrera doan proiektua da honakoa. Filmean, Pello Mari Otaño poeta eta bertsolariaren izaera eta bertsogintza berreskuratu nahi da, zizurkildarraren bizitzak eta obrak memoria kolektiboan merezi duen ikusgarritasuna ematearekin batera. Filmean, Koldo Izagirreren hitzak daude jasota. 
"Ombuaren itzala" Euskal Herritik Argentinaraino zabaldu nahi dute "Herrigintzan sortzen eta loratzen baitira proiektu bizigarrienak, erakunde eta plataforma handien babesik gabe. Horrek eraman gaitu filma Euskal Herritik Argentinaraino zabaldu nahi dugun auzolanean kokatzera. Bideari ekinez, denon artean lortu dezakegu filma datorren urtean amaituta egotea"

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!