Ospakizuna Zizurkilgo herrigunean

Aiurri 2022ko eka. 23a, 23:59

Zizurkildarrentzat eta bereziki haurrentzat gau magikoa izan da gaurkoa. 

Elkarrekin afaldu ondoren, kalejira egin dute herrian barrena, Kixmiren irudia hartuta. Plazaberrin zeukaten zai sutarako pila. Haur, gazte zein helduek suaren aurrean dantzatu zuten San Juan zortzikoa eta suaren inguruan luzatu zuten festa. 

Giro ederrean ibili ziren zizurkildarrak, San Juan bezperako ohiturak biziberrituz. Txokolate beroa dastatuz, ederki amaitu zuten gaua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!