Urrezko domina lortu du Eki Lizaso Danok Danena halterofilia taldeko kideak

Aiurri 2022ko uzt. 14a, 13:03

Danok Danena
Uztailaren 8tik 10era, Leonen Europako Batasunaren Kopa izan zen eta bertan 12 estatuk hartu zuten parte. Uztailaren 8an, 17 urtez azpiko kategorian, Eki Lizaso aritu zen lehian Espainiako selekzioarekin eta lan bikaina egin zuen. Bere kategorrian txapelduna izan zen, urrezko domina eskuratuaz. 

Gainera,  brontzezko 3 domina ekarri zituen etxera, kategoria guztietan 3. postua lortu baitzuen. Eta hori gutxi ez eta, egin zuen lanari esker, Gipuzkoako errekor berria ezarri du abiada modalitatean, 116 kilorekin.
Azken txapelketetan, Ekik bolada txarra izan badu ere, badirudi buelta eman diola eta berriro ere indartsu hasi dela. 
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!