Ezkeltzun eraiki nahi duten parke eolikoa hizpide izango da Iriarte etxean

Aiurri 2022ko uzt. 18a, 11:20

Ezkeltzu gainan parke eolikoa eraikiko zutela iragarri zutenetik, Zizurkilgo eta Usurbil aldeko hainbat herritarrek kezkak bizi dute egoera. Batez ere mendietan eta ondarean ekar ditzakeen kalteengatik.

Ezkeltzun etor daitekeenaren berri jakiteko eta beste herri batzuetako esperientziak trukatzeko mahai-ingurua antolatu dute. 19:00tan izango da, ostegun honetan, Zizurkilgo Iriarte Kultur Etxean.

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!