Hona nortzuk hartu zuten hitza, Iriarte kultur etxean: Elgoibarko Andoitz Agirregomezkorta (Harri Orri Ar(nas) Karakate Bizirik), Azkoitiako Jexux Larrañaga (Oletan ere ez), Urbasa Andia bailarako Marisa Garces eta Emilio San Martin (Urbasa Andia Bizirik), eta Zizurkilgo Ttala Lizarraga (Andatza-Ezkeltzu Bizirik).
Aurosorgaileek energia lortzeko haizea erabiltzen dutenez, berez garbia behar lukeen sistema hori ingurumenaren hondatzailea bilakatzen dela azpimarratu zuten parte-hartzaileek. Besteak beste, prozedura administratibo iluna eta ez parte-hartzailea, pista zabalak eraikitzeak, lur-espropiazioak, inguruko hegazti eta animaliei kalteak, enpresa handien negozioa, energia ekoiztearen eredu zentzugabea… aipatu zituzten.
Azken aldian energiarekin lotuta gertatzen ari den mundu mailako krisia dela-eta, Europatik datozen irizpideen arabera, mendi gainetan gero eta zentra eoliko gehiago zabaltzeko asmoa dagoela ere salatu zuten.