Zizurkilgo Jaiak Irailak 3-11

IV. Emakumeen errugbi tokapeta, Zizurkilen

Aiurri 2022ko abu. 30a, 10:00
Artxiboko irudia

Emakumeen errugbi topaketa egingo da Irailaren 3an, Zizurkilgo Danena taldearen futbol zelaian. Topaketa, Zizurkileko udala, Danena Futbol Taldea eta Berabera Errugbi Elkartearen elkarlanean antolatzen da. Ekitaldia goizeko 11:00etatik aurrera izango da. 

Aipatzekoa da, ekitaldiak topaketaren izaera hartzen duela eta ez txapelketarena. Aurredenboraldia hasi berritan, taldeek martxa hartu dezaten eta lehiaketa kutsua duen eta jokatzearen sentsazioak nahiz "tenpoak" hartzen joateko. Oihane Setien; Bera bera errugbi taldeko kapitaina eta antolatzaileetako batek adierazi duenez, aurredenboraldiko ekitaldirik garrantzitsuenetakoa izaten da topaketa. "Emakume kirolean denboraldi bakoitza erronka bat da, izan ere, ez dakigu 15, 7, edo 28 izango garen. Horretarako onena, horrelako egunak edukitzea izaten da, taldean elkartu, beste taldeekin jokatu, sentsazioak hartu eta Zizurkil herriak eskaintzen duen hirugarren denbora oparoaz gozatzeko parada izatea"

Textuingurua aztertuz gero, emakume talde askoren egoera prekarioa izaten da hasiera bakoitzean eta Melokotoi topaketak lur hartzeko balio izaten du. Gainera, kirola eta festa uztartzeko aitzakia izaten da. Aurtengo parte hartzaileak hurrengoan dira: Bera Bera Errugbi Elkartea, Stade Hendayais, Ordizi Errugbi Elkartea, eta Iruñako La Unica Taldea. Bestade,Brugos-eko “Las Pingüinas” eta La Rioja Errugbi Taldea ere gonbidatuak izan dira, baina hauen parte hartzea oraindik ez da berretsi. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!