Zizurkilgo Jaiak Irailak 3-11

Zizurkilgo XIII. kros mistoa izango da datorren astelehenean

Aiurri 2022ko abu. 30a, 10:20

Zizurkilgo kros mistoa izango da Irailaren 5an, astelehena, arratsaldeko 19:00etan. Aurretik, haurren lasterketa izango da.  

Izen-ematea dohainik izango da lasterketa hasi baino ordubete lehenago, amaieran, lehenengo hiru bikoteentzako sariak banatuko dira, eta hauekin batera afarien zozketa egingo da. Aipatzekoa da, dutxatzeko aukera egongo dela. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!