Zizurkilgo Jaiak Irailak 3-11

Igandera bitarte Zizurkil jaietan murgilduko da

Aiurri 2022ko ira. 7a, 07:00
2019ko koadrillen arteko bazkaria.

Larunbateko eta asteleheneko jaien atariko hitzorduen ostean, Zizurkil jaietan murgilduko da. Iluntzean izango da txupinazoa, Uliazpiri eskainitakoa.

IRAILAK 7, ASTEAZKENA

18:00 Marrazki lehiaketako erakusketa.

18:30 Marrazki lehiaketako sari banaketa.

19:45 Fraisoroko Artistak ikuskizuna Uliazpiren eskutik.

20:00 Txupinazoa Uliazpiri eskainia.

Ondoren, Buruhandiak JunDaJo txarangarekin.

21:30 Herri afaria Atxulondo jatetxearen eskutik.

Ondoren, JunDaJo txaranga.

02:00 Karaokea.

 

IRAILAK 8, OSTEGUNA

11:00 Haurrentzako puzgarriak.

17:30 Kawadeni talde afrikarraren ikuskizuna Aurrera plazan. Ondoren, Buruhandiak.

19:45 Bertso-saioa elizan: Oihana Iguaran, Unai Mendizabal, Haritz Mujika eta Ane Labaka. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

23:00 Onkixin, Zopilotes Txirriaus.

 

IRAILAK 9, OSTIRALA. GAZTE EGUNA

11:00 Haur jolasak Ombu eta Zubimusuko guraso elkarteek antolatuta.

14:30 Gazte bazkaria.

17:00 Urpekariak haur kale-antzerkia Aurrera plazan. Ondoren, Txokolatada Aurrera plazan.

17:30 Distopia Elektrotxaranga herrian zehar.

19:00 Buruhandiak Joxe Arregi Plazan.

20:00 VI. Patata tortila lehiaketa.

21:15 Tortila patata lehiaketako sari banaketa. Lehiaketan egindako tortilak jateko mahaiak eta aulkiak egongo dira plazan.

22:45 Suzko zezena.

23:00 Sua, Gozategi.

 

IRAILAK 10, LARUNBATA

11:00 Meloren bila.

12:00 Buruhandiak.

12:30 Apar festa.

14:00 Bernardaren herri bazkaria.

16:00 Postre lehiaketa.

17:00 Bingo musikatua.

20:00 Dantzaldia Gabezin taldearekin.

22:00-00:00 Photocall-a. Mozorro lehiaketan parte hartzeko argazkia atera beharko da bertan.

23:30 Gabezin taldea.

00:00 Mozorro lehiaketako sari banaketa. Ondoren, DZ

 

IRAILAK 11, IGANDEA

08:00 Diana.

11:00 Sardina eta sagardo dastaketa Urkamendi Elkartearen eskutik.

12:45 Herriko Bukalai Dantza Taldearen euskal dantza emanaldia.

13:30 Jubilatuen jolasak Elizpe Jubilatu Elkartearen eskutik.

14:30 Jubilatu bazkaria.

16:00 Xake eta XII. Joxe Arregi Mus Txapelketak.

16:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsa, Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien Taldearen eskutik.

19:45 Tioteronen Festamentua dantza-ikuskizuna: Festamentua.

22:00 Bea LarranĖƒagaren Bonba bat naiz umore-bakarrizketa ikuskizuna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!