Zizurkilgo Jaiak Irailak 3-11

Hasi dira Elbarrenako jaiak, Zizurkilen

Irune Alfonso 2022ko ira. 7a, 21:29

Hasi dira Zizurkilen, Elbarrenako jaiak. Herritarrak gogotsu, arratsaldean ekitaldi ugari izan dituzte. Marrazki lehiaketarekin hasi dira, ondoren, Fraisoroko Artistek ikuskizuna eskaini dute zizurkildarrentzat eta jarraian, Uliazpik izan du txupina botatzeko ohorea. Herriko jaiak herritarrek eta herritarrentzat, giro ezinhobea nabaritu da. Lehen egunarekin jarraitzeko, herri afaria, txaranga eta karaokea izango dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!