Irailaren 5eko krosean banatu zituzten marrazki lehiaketarako kartulinak. Hainbat gaztetxok eman zuen izena. Ia bi eguneko tartea izan zuten marrazkiak osatzeko eta, atzo arratsaldean eraman zituzten plazara. Bi urtetik gorako haurrek izan zuten parte hartzeko aukera, eta asko izan ziren animatu zirenak.
Jai giroko gaiak aukeratu zituzten askok eta, Melo izan zen marrazki asko eta askotako protagonista. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, ikusgai izan ziren marrazki guztiak Joxe Arregi plazan. Bertan izan ziren gaztetxo asko, norberak egindako marrazkia nahiz lagunenak ikusten.
18:30ak pasatxoan egin zuten sari banaketa, adinka sailkatuta. Zorionak sarituei eta parte hartzaile guztiei!