Gaztetxoenetatik hasi eta heldunen talderaino, ederki aritu dira Bukalaiko dantzariak. Bero handia zen Joxe Arregi plazan, baina gogotsu egin dute dantza eta txalo zaparradaz hartu dituzte bertaratu direnek.
Jaietako azken eguna dute gaur Zizurkilen eta, sardin jatearen ondoren iritsi da Bukalai dantza taldearen emanaldia. Jubiletuen bazkaria egin dute eguerdian eta dantzarako tarterik ere izango dute. Erraldoi eta buruhandien kalejira, Tioteronen semeak taldearen emanaldia... oraindik bada zertaz gozaturik Zizurkilen.