Mal del Cap Film Laburren Emanaldia, Zizurkilen

Aiurri 2022ko urr. 6a, 10:45

Mindanao, emanaldian ikusi ahal izango den bost filmetako bat

Mal del Cap Film Laburren Emanaldia ospatuko da datorren urriaren 11n, Zizurkilen. Zizurkilgo Udalak antolatu du ekitaldia, Gironako La Guerrilla Comunicacional eta Ibizako Mal del Cap Jaialdiaren laguntzarekin.

Erakusketan bost film labur proiektatuko dira, nazioko eta nazioarteko jaialdi ugaritan sarituak, non giza eskubideei eta eskubide sozialei buruzko istorioak ikusi ahal izango diren.

Emanaldi hau La Guerrilla Comunicacional elkartearen eta Ibizako Mal del Cap Jaialdiaren arteko lankidetza-hitzarmenari esker iritsi da. Ibizako Turismoa eta Ibiza Travelen babesa du uharteko jaialdiak eta aurten azaroaren 25etik abenduaren 3ra egingo da.

Urriaren 11ko emanaldia Atxulondo Kultur Etxean izango da 19:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!