Hamazazpi urte dituzu eta hauxe izango da Euskaraldian parte hartuko duzun lehen aldia. Zergatik erabaki duzu parte hartzea?
Nire egunerokotasunean euskaraz bizi naiz. Etxean, eskolan, lagunartean… Euskaraz aritzen naiz ia egun osoan. Inguru euskaldunean bizi naiz, eta modu naturalean egiten dut euskaraz. Euskaraldian parte hartzeak, euskara modu kontzienteagoan erabiltzera bultzatuko nauela uste dut, eta horregatik erabaki nuen izena ematea.
Aurtengoa izango duzu lehen parte hartzea. Nola bizi izan dituzu aurreko edizioak?
Gurasoek parte hartu izan dute beti, beraz, gure etxean gertuko gaia da Euskaraldia. Nik, adinagatik, ofizialki parte hartu ez badut ere, soinean txapa jarri izan dut. Nirekin euskaraz egiteko aukera badagoela erakutsi nahi izaten nuen eta euskararen ariketa honetan nolabait murgildu. Oso gertukoa zait, beraz, Euskaraldia, nahiz eta orain arte ez dudan parte hartzeko aukerarik izan. Aurten pozik eman dut izena.
Zein rol aukeratu duzu zure lehendabiziko Euskaraldirako? Eta zergatik?
Ahobizi izango naiz. Nire lehendabiziko hitza beti euskaraz egiteko konpromezu hori hartuko dut. Nire inguruko jendearekin euskaraz aritzen naiz beti, baina pauso bat harago joateko gogoa dut. Euskaraz ulertu arren hitz egiten ez duenarekin elkarrizketa elebidunak mantendu, lehen hitza euskaraz egin… Euskaraldiak irauten duen hamabost egun horietan, ahobizi izateak eskatzen duena modu kontzientean egin nahi nuke.
Elkarrizketa osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian
Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:
- Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
- Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.